XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neba gazteak erantzunik ez.

Besteak bereari jarraitzen dio.

Oroitarazten dio okela zati handiak beretzat direla, ez ahazteko.

Bestela, dio.

Galdetu dut: Zergatik hiretzat?

Hark erantzun: hala delako.

Eta nik, berriz: hilko ahal haiz!

Ezin dut jaten jarraitu.

Neba gazteak ere ez.

Zain dago neba nagusia, neba gaztea noiz ausartuko hitzen bat esatera, hitz bakar bat, prest dauzka ukabilak, itxita eta mahai gainean jarriak, hari muturra hausteko.

Neba gazteak hitzik ere ez.

Zurbil-zurbil dago.

Betileen artetik malkoak ageri zaizkio.

Egun triste batean hil zen.

Udaberria zen, oker ez banago, apirila.

Telefonoa jo didate.

Deus ez.

Ez didate beste deus esan.

Hilda aurkitu dute, lurrean, bere gelan.

Abantaila aterea zion heriotzak haren historiaren amaierari.

Bizi zelarik ere egina zuen harenak, beranduegi zuen hiltzeko, gauza egina zen hura neba gaztea hil zenetik.

Hitz menderatzaileak: dena eginda dago.

Elkarrekin ehortz zitzaten eskatu zuen amak.

Ez dakit non, zein hilerritan, Loiran, hori badakit.

Hantxe daude biak hilobiratuak, biak bakarrik.

Bidezkoa da.

Distira jasangaitzekoa da irudia.

Ordu berean iristen zen urte osoan ilunabarra.

Oso laburra izaten zen, bat-batekoa ia.

Eurite-sasoian, hainbat astetan, ez zen zerurik ikusten, halako laino uniforme batek estaltzen zuen, ilargiaren izpiek ere zeharkatzen ez zutena.

Idorte-sasoietan, aldiz, biluzik ageri zen zerua, garbi-garbi, gordin.

Argitsuak ziren ilargirik gabeko gauak ere.

Eta berdin itxuratzen ziren itzalak lurrean, uretan, bideetan, murruetan.